- Azpeitiarrek eta Azpeitira gerturatzen diren guztiek herriko Argazki Elkarteko hainbat kideren lanekin osatutako erakusketa berri bat ikus dezakete Sanagustin kulturgunean. Erakusketa apirilaren 5era arte egongo da ikusgai eta bertan azken urteetan ateratako hainbat irudi ikus daitezke. Oraingoan ipinitako argazkietan gai ezberdinak jorratzen dituzte elkarteko algunek.