- Zestoako Gaztelekuak nerabeentzako ekintza bereziak antolatu ditu Aste Santuko oporraldirako. Hala, apirilaren 6an eta 8an Aiora Urbietak gidatutako ukendu tailerrak izango dira (16.00 eta 18.00etan) eta apirilaren 9an Altxorraren bila jolasa (17.00etan). Ekintzetan parte har-tzeko interesa dutenek gaur arte eman dezakete izena Gaztelekuan bertan edo 688 684 029 telefono zenbakira deituz.