- Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde lan egiten duen Marea Urdina elkarteak urteko asanblada irekia antolatu du datorren ostegunerako Elkargunea eraikinaren Herriko Plaza aretoan. Batzar irekia 19.00etan hasiko da eta bertan "2020ko jardunaren errepasoa nahiz etorkizunerako erronkak" azalduko dituzte.

Marea Urdinak ezagutzera eman duen gai ordenaren arabera, bilera hasteko 2020an egindako ekintzak jorratuko dituzte eta horren ondoren joan den urteko ekonomia balantzea eta etorkizunerako erronkak. Herritar guztiak gonbidatuta daude osteguneko batzarrera gerturatzera.