- Urolakoen Nafar Zuztarrak taldeak antolatuta, Birjinak edo putak? Emakumeen adoktrinamendua mendeetan izeneko hitzaldia izango da bihar arratsaldean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Gaian interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo den ekitaldi hori 18.30ean hasiko da, hizlari lanetan Amaia Nausia ariko delarik.