- Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek aurten era birtualean ospatuko den probari ikusgarritasuna emateko prestatutako spot-a ikusgai jarri dute Youtuben eta bere sare sozialetan. Aurtengo lasterketa Aupa zu! lelopean egingo da eta promozio kanpainarako ETB-ko artxiboko irudiak eta Kulturaz kooperatibaren grabaketak erabili dituzte.