- Udalak urte honetarako onartutako Ordenantza Fiskalen arabera, herriko familia ugariek Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) hobaria eskatu dezakete ohi bezala. Bi zerga horien hobariak urtero eskatu behar dira, eta horretarako azken eguna martxoaren 31a da. Eskaera udaletxean dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan egin behar da.

Ondasun Higiezinen zerga hobariari dagokionez (%90era artekoa izan daiteke), familia ugariek PFEZko aitorpenaren araberako hobaria izango dute.

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko zerga hobaria aplikatzerakoan ere (%40ra artekoa izan daiteke), familiak dituen diru sarrera gordinak hartuko dira aintzat. Hori bai, familia unitate bakoitzak “5 plaza edo gehiago dituen turismo batentzat izango du hobaria; ibilgailuak gehienez 13,99 zaldi fiskal izan beharko ditu eta familiako kide guztiek Azpeitiko etxebizitza berean egon behar dute erroldatuta”.