- Nerabeen aisialdian euskararen erabilera areagotzeko eta bereziki, euskarazko ikus-en-tzunezko edukien kontsumoa, hedapena eta sorkuntza bultza-tzeko martxan jarritako Hi Gazte! ekimena asteazkenean igaro zen Azpeitiko Soreasu Antzokitik.

Saioa Iholdi Beristain eta Ilargi Arrizabalaga sortzaile gazteek gidatu zuten eta bertan Iraurgi ikastetxeko eta Pasaia Lezo Lizeoa ikastetxeko ikasleek parte hartu zuten.

Hasteko Saioak eta Ilargik kantu bana abestu eta euren aurkezpen bideoak erakutsi zituzten. Ondoren, ikasleek galderak egin zizkieten, sare sozialak erabilita, eta abestera eta gitarra jotzera animatu ziren.