- Ikastaroak eskaintzeko proposamenak jasotzeko epea ireki du Azpeitiko Udalak. Proposamenak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke urriaren 2ra arte.

Urtero bezala, Udalak aurkeztutako proiektuen balorazioa egingo du eta aukeraketa fasean sartu ahal izateko, proposamenak aurkezten dutenek hiru baldintza bete beharko dituzte. Alde batetik, "ikastaroa emango duenak, lantzea proposatzen duen gaiaren inguruko titulazio egokia izatea, edota horretan lan esperientzia duela agertzen duten agiriak izatea". Bestetik, "zerbitzu hori herrian beste leku batean ez eskaintzea". Eta azkenik, "Udaleko sail bateko helburuekin bat egitea".

Behin proiektuak aukeratuta, Udala ikastaroen propaganda egiteaz arduratuko da eta ikastaroa eskaini ahal izateko lokala utziko du.

Interesatuek, eskaera orria beteta eta txosten bat aurkeztu beharko dute. Bertan, "ikastaroaren helburua, edukiak, metodologia, iraupena, prezioa, nori zuzendua dagoen eta irakasleak gaia ezagutzen duela agertuko duen dokumentazioa" azaldu beharko dira (aurreko ikasturtean ikastaroren bat eman dutenen kasuan, egiten den proposamena orain artekoarekin jarraitzea bada, ez dute txostena aurkeztu beharko).

Informazio gehiagorako 943 157 928 telefonora dei daiteke.