- Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako irizpideak aztertu ondoren, Azpeitiko Udalak falta diren udako ekintzekin ez jarraitzea erabaki du, eta dagoeneko abisatu die datozen ekintzetan parte hartzeko izena emanda zuten herritarrei. "Pena handia ematen digu ekintzak bertan behera utzi beharrak baina herritarron osasuna da garrantzitsuena eta horregatik hartu dugu erabaki hau", adierazi du Ainara Larrañaga, Gazteria zinegotziak.

Edonola ere, Udalak behar berezi edo gabezia dituzten haur eta gaztetxoentzako martxan jarritako zerbitzuak jarraipena izango du. Larrañagaren hitzetan, "zerbitzu hori jasotzen duten familien berezitasuna kontuan izanik eta haurrak banaka edo familian ibiltzen direla hezitzaileekin kontuan izanda, horri eustea erabaki dugu gaur gaurkoz". Zerbitzu horri esker, 25 familiatako haurrek astean bi aldiz, hezi-tzaile batekin aisiaz gozatzeko aukera izaten dute.