- Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz azken hilabeteotan online eskaini badira ere, Azpeitiko Udalak Emakume Txokoan eskaintzen duen emakume haurdunentzako yoga ikastaroaren aurrez aurreko saioak berreskuratu ditu, "prebentzio neurri guztiak hartuta".

Saioak uztailaren bukaerara arte eskainiko dira (astelehenetan, 18.30etik 20.00etara bitartean) eta parte hartzeko interesatuek dagoeneko eman dezakete izena 943 157 055 telefono zenbakira deituz (8.00etatik 14.00etara) edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatziz. Uztaileko saioetarako matrikularen prezioa 10 eurokoa da.