- Alarma egoeraren ondorioz hainbat denda itxita daudela eta, Azpeitiko Udalak organikorako poltsak jasotzeko lekuak eman ditu ezagutzera.

Hala, herritarrek ondorengo establezimenduetan eskura ditzakete organikorako polsak: Ildefonso Gurrutxaga kaleko Kiribil dendan, Jose Artetxe kaleko Despensa naturala dendan eta Harzubia Hiribideko Itzira dendan eta Zabala parafarmazian.

Urrestildarrek, berriz, estankoan jaso ditzakete poltsak (astegunetan 7.00etatik 13.00etara, larunbatetan 8.00etatik 13.00etara eta igandetan 12.30era arte).