Azpeitia - Emakume Txokoak Azpeitiko Udalak antolatu dituen formakuntza ikastaro ezberdinak hartuko ditu datozen asteotan eta parte hartzeko interesa duten emakumeek oraindik dute izena emateko aukera. Izan ere, matrikula egiteko epea bukatuta dagoen arren, hainbat saioetan aritzeko lekua dago eta horregatik izena emateko epea luzatzea erabaki dute, “ikastaroak hasi arte”.

Alde batetik, Nire emozioak paper eta tela gainean marrazten eta M8 eta gero zer? tailerretarako izena gaur arte eman daiteke. Bestetik, Genero indarkeria; Menopausia, hausnarketarako unea edota Mikroestampa tailerretarako izen emateak irekita jarraitzen du.

Era berean, Empalabramiento eta Yoga haurdunentzat formakuntza saioetarako izena urte guztian zehar eman daiteke. - J.L.