herritarren eskura. Azkoitiko Udalak ibilgailu elektrikoentzat bi kargagune jarri ditu martxan, Herriko plazan eta Trenbidearen Zumardian. Udaletik jakinarazi dutenez, "zerbitzua erabili ahal izateko Errekarga publikoa Iberdrola izeneko aplikazioa jarri behar da mugikorrean. Horren ondoren, erabiltzailea erregistratu egin behar da erabiltzaile eta pasahitz bidez eta diru-kopuru bat zehaztu. Behin hori eginda, erabiltzaileak errekarga puntuetan ibilgailua kargatzeko aukera izango du, lehen aipatutako app-a erabiliz". Argazkia: N.G.