Ingurumenaren osasuna babesteko. Udala eta Ura (Uraren Euskal Agentzia) Azkoitiko ibaiaren eta erreken osasun egoera hobetzeko lanean ari dira azken egunotan. Udala ibaibideetan eta herrigunetik igarotzen den ibaiaren zatian ari da garbiketa lanak burutzen eta Urak, berriz, herrigunetik kanpo geratzen diren ibai ertzetan. Pilatutako hiri-hondakinak jasotzeaz aparte, tamaina handiegia hartzeagatik arriskua eragin dezaketen bananondoak kendu dira eta moztutako zuhaitzen tokian haltzak eta sahatsak landatuko dituzte. Argazkia: N.G.