Garbiketa sinbolikoa. Udalak abiatutako Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe kanpainarekin bat eginda, herriko ikastetxeetako 160 ikasle kalera atera ziren joan den astelehenean garbiketa lanetan aritzeko. Ikasleek ikastetxeetako jolaslekuetan, Oteiza Frontoietan, Intsausti jauregiaren inguruan, parke estalian eta Herriko plazatik Balda plazarainoko tartean jardun zuten; amaitzeko bildutako zaborra Herriko plazan sailkatu zutelarik. Argazkia: N.G.