Azpeitia - Azpeitiko Udalak duela zenbait urte jarri zuen martxan herritarrek sansebastian bezperako bandera igoera udaletxetik ikusteko aukera, eta herritarren harrera ikusita aurten banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko aukera eskainiko du.

Bi zozketa egingo dira, eta herritarrek izena ematerakoan zehaztu beharko dute zein egunetan (edo bietan) ikusi nahi duten danborrada udaletxeko balkoitik. Gaur eguerdira arte (12.00ak arte) dute horretarako aukera.

Izena ematen dutenen artean 10 bikote igo ahalko dira egun bakoitzean balkoira.

Zozketan parte hartzeko udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 157 068 telefonora deitu behar da "izen abizenak, zein egunetako zozketan parte hartu nahi duten eta kontakturako zenbaki bat esanda". - J.L.