Azpeitia - Jakina da joan den astelehenean Errege Magoek opariak eraman zituztela Gipuzkoako herri guztietako etxe gehienetara. Baina horretaz gain sari berezi batzuk ere eman zituzten Azpeitian: 500 euroko hiru bono.

Izan ere, Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak herriko merkatari-tza sustatzeko kanpaina berri bat garatu zuten 2019 urtearen amaieratik erregeen eguneko bezpera bitartean. Hala, egun horietan Azpeitiko saltokietan erosketaren bat egin zutenek 500 euroko hiru bonoren zozketan parte hartzeko boletoak eskuratu zituzte.

Zozketa kabalgata aurretik egin zen eta saritutako zenbakiak Errege Magoek atera zituzten. Hauek 21.852 (Matxin harategian banatua), 30.223 (Etxahun delicatessen dendan banatua) eta 30.858 (Naiart serigrafia eta errotulazio dendan banatua) izan ziren. Saritutako boletoen jabeek hilaren 31ra arte jar daitezke harremanetan Udalarekin edo Bertan elkartearekin 500 euroko bonoak eskuratzeko. Saridunen bat agertuko ez balitz, ordezko zenbakiak jarriko lirateke indarrean. - J.L.