azpeitia - Ilunpe pilota elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako goi mailako pilota jaialdiarekin disfrutatzeko aukera izango da bihar (22.00etatik aurrera) Azpeitiko Izarraitz frontoian.

Jaialdia abiatzeko, binakako promozio txapelketaren partida jokatuko da. Bertan, Alberdi eta Salaverria osatutako bikoteak Egiguren V - Erostarbe bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak.

Horren ostean, lehen mailako pilotarien txanda izango da. Partida horretan Bengoetxea VI eta Marizkurrena, Altuna III eta Ladis Galarzaren aurka arituko dira.

Jaialdia ikusteko sarrerak aurrez eros daitezke entradasfronton.com web gunearen bitartez. Kantxako sarreren prezioa 25 eurokoa da eta goiko palkokoen sarrerena 20 eurokoa. Era berean frontoiko leihatila 18.00etatik aurrera izango da irekita bihar bertan. - J.L.