Udalaren eskutik. Javier Zubizarreta, Azkoitiko alkateak, eta Janire Igoa, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, San Jose egoitzara bisita egin zuten orain dela egun batzuk. Egiliarrek pozik hartu zituzten Udal ordezkariak. Izan ere, Gabonak direla aprobetxatuta, Zubizarretak eta Igoak opariak eman zizkieten egoiliarrei "Udalaren eta Azkoitiko herriaren izenean". Horren ondoren, solasaldian aritu ziren denak. Argazkia: N.G.