Bigarrena, Iturria parafarmazia Aizterri dekorazioak dendak Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatarien elkarteak elkarlanean antolatutako Gabonetako XXII. Erakusleiho lehiaketa irabazi du. Bigarren saria Iturria parafarmaziarentzat izan da eta hirugarrena Beatriz Pozo dekorazioak dendarentzat (hirurek diploma eta dirusaria lortu dituzte). Gainera, Beatriz Pozoren establezimenduak Herritarren botoen bidez emandako saria jaso du eta Iturria parafarmaziak Facebookeko saria. Aurtengo lehiaketan 17 establezimenduk hartu dute parte eta epaimahaiaren hitzetan, sekulako maila erakutsi dute saltokiek. Argazkietan, irabazleak Udaleko eta Herrixen elkarteko ordezkarien eskutik sariak jasotzen, Etxebeltzen. Argazkiak: N.G.