- Amasa-Villabonako Udalak bat egin du Baionako Bernat Etxepare lizeoak martxan jarri duen Mapa bat baino gehiago ekimenarekin eta Euskal Herriko lau erliebedun mapa eskuratu ditu.

Mapa horiek herriko eraikin publikoetan jartzeko helburua du Udalak. Hauek dira aukeratu diren eraikinak: udaletxeko herritarren arreta zerbitzua Zubimusu Ikastola, Arratzaingo eskola eremuko eraikina (Fleming herri eskola eta Erniobea BHI) eta Loa-tzo musika eskola.

Lau mapa hauen erosketara, guztira, 556 euro bideratu ditu Udalak. Ekarpen honekin, euskaraz irakasten den Baionako lizeoaren eraikuntzaren handi-tzean lagundu nahi du, eta bide batez, Ipar Euskal Herrian ere euskaraz ikastearen aldeko elkartasun ekimen bat egin du.