- Duela urte batzuk, herri ekimen eta auzolan bidez txukundu ziren Dama Iturrira doazen bideak, eta aurten iturri ingurua txukun-tzeko lanak egingo dituzte Udalak antolatutako auzolandegietan. Hamabi eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta daude. Ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitarte egingo dira, 9.30etik 13.30era. Urkizura autobusez igoko dira eta Dama Iturrira joateko oinetako erosoak eraman behar dituzte. Udatten izena eman behar da eta informazio gehiagorako: gazteria@tolosa.eus / 605 706 937.