Tolosako udaltzainak mugikortasun arauak lantzen ari dira egunotan LH6ko 270 ikasle ingururekin. Bizikletaz edo patinetez, oinezkoa errespetatu beti! lelopean landu zuten gaia pasa den urteko iraileko mugikortasun astearen baitan. Orduan ezin izan ziren gauzatu udaltzainekin tailer praktikoak, eta orain egiten ari dira, ikasturtea amaitu baino lehen.