- Aranburu Jauregian ikus daitekeen Gaurko euskal eskultura erakusketaren baitan, hainbat ekin-tza antolatzen ari dira egunotan.

Horrela, ostiralean, maiatzaren 20an, bisita gidatua egingo da, 19.00etan. Ekainaren 1ean Tolosa eta eskultura, Antxon Elosegiri omenaldia hitzaldia egongo da 19.00etan, Rikardo Ugarteren eskutik. Azkenik, ekainaren 4an sei eskultorerekin topaketa eta eztabaida saioa izango da 18.00etan, erakusketari amaiera emateko. Euskal eskulturaren inguruan inoiz antolatu den erakusketarik zabalena eta 100 eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.