- Gaur egingo den Auzoetxeko inaugurazioarekin hasiko da Amarozko Kultur Astea. Hitzordua 12.00etan izango da eta aurrez txaranga eta tortila lehiaketa izango dira. Astean zehar egitaraua zabala izango da: bihar, mendi eguna antolatu dute; asteartean, liburuaren eguna; asteazkenean eztabaida etxebizi-tza ereduari buruz; ostegunean, olio esentzialei buruzko hitzaldia; ostiralean, musika eguna; larunbatean, musika eguna; eta igandean, auzotarren eguna.