- Zumardiak Baratza Eskola martxan jarriko du aurten ere. Hil honetan hasi eta ekaina bitarte luzatuko da eta saio gehienak Iurramendiko baratza parkean egingo dira. Azken bi saioak, sukaldaritza tailerra (elkarte batean) eta salmenta (Zerkausian) izango dira. Familiei zuzendutako ekintzak dira, baina haurrek bakarrik parte hartu dezakete, betiere zortzi urtetik gorakoak badira. Saioak ostegunetan izango diraeta lehena aste honetan izango da, 17.30etik 19.00etara. Saioak banaka 15 euro balio dute umeko (heldua doan) eta sei saiok, 75 euro umeko (heldua doan). Izena emateko: info@zumardia.eus edo 688 726 213.