-Laxarbe errekaren inguruan egin nahi den aisialdi eremu berria herritarrekin elkarlanea adosteko helburuarekin, Anoetako Udalak parte-hartze prozesu berri bat jarriko du martxan. Hortaz, anoetarren hitza aintzat hartuko da gune honen bilakaera zehazteko.

Gune berri hau egiteko Oinherri herri-hezitzaileen sarearen oinarriak hartuko dira abiapuntu gisa. Horretarako, Anoetako herri hezi-tzaileen taldearekin adostu dira parte hartze prozesu honek eta guneak zer-nolako ezaugarriak izan behar dituen.

Biodibertsitatea ardatz izango duen gune natural bat sortzea, ura ardatz izango duena -egin diren beste parte hartze prozesuetan urak presentzia izango duen gunea sortzearen ideia atera izan da-; jolas libreko gunea izatea; herriko adin-tarte ezberdinekoentzat erabilgarria eta sozializatzeko izango dena; eta genero begirada kontuan izanik, puntu beltzik izango ez duena.

Prozesua martxan apirilean jarri nahi da eta ekainera bitarte iraungo duela aurreikusten du Udalak. Anoetako Ikastolako ikasleak izango dira parte-hartzen lehenak eta ondoren, hauek egindako proposamenen gainean egingo dituzte gainerako saioak; bat herriko gazteekin, bestea jubilatuekin eta azkena herritar guztientzat irekia izango dena.