- Mendez-mende ikazkin lanetan aritu diren herritarrei Alkizako Udalak omenaldia egingo die, "zenbait ogibide galtzen joan badira ere, ez dugulako euren memoria itzaltzerik nahi". Ekitaldia martxoaren 26an egingo da.

Hasteko, 10.00etan, Alkizako basoetan barna ibilbide gidatua egingo da Valentin Mugartza, Aizkorri-Aratz parkeko zuzendariarekin batera. Bidean zehar naturaz gozatzeaz gainera, ikazkinen ofizioa eta zuhaitz lepatuen mundua hobeto ezagu-tzeko aukera izango da. Parte har-tzea doakoa da, baina, aurretik izena eman behar da (kultura@alkiza.eus / 688 604 466).

Ibilbide gidatua Alkizako plazan amaituko da. Bertan, garai batean ikazkin lanetan aritu ziren hainbat herritarrekin solasean arituko dira (11.30). Eguerdian, berriz, Alkizako Udalak omenaldia egingo die txondorgileei. Udal ordezkarien hitzez gainera, Anjel Mari Peñagarikano bertsolariaren ahotsa ere presente egongo da.

Omenaldia amaitzeko, Mikel Garaizabal somelierraren gidari-tzapean, ardo, sagardo eta gazta dastaketa egingo dute plazan. Dastaketan parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira eta beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Era berean, goiz osoan zehar, 10.00etatik 13.00etara, Ikiliko txondorra erakusketa ikusi ahal izango da zimiterioan.