- Datorren astelehenean iritsiko da Ahoz aho ahozkotasunaren jaialdia Ibarrara. Bi ipuin-kontaketa saio egingo dituzte, biak 18.00etan kultur etxean: astelehenean Boni Ofogo Kamerungo kontalaria izango da eta asteazkenean, Iñaki Carretero euskalduna. Sarrerak aurrez eskuratu behar dira kultur etxean.