- Udal liburutegiak Palafrugelleko liburutegiarekin eta A Coruñako Durán Loriga liburutegiarekin duen hitzarmenari esker, katalanez eta galegoz idatzitako liburuak maileguan eskatu daitezke.

Hala, 0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzako katalanezko liburu sorta iraunkorra dago Tolosako haur liburutegian, urtean hainbat aldiz berritzen dena. Helduentzako eleberri zehatzak ere eskatu daitezke katalanez eta galegoz, eta liburutegien arteko maileguen bidez ekarriko lirateke. Norbaitek interesa badu, liburutegiko langileei jakinaraztearekin nahikoa da. Maileguen epea eta kopurua gainontzeko liburuen berdina da.