- Kultur egitarauaren baitan, Apaiz kartzela dokumentala ikus ahal izango da gaur Gurean, 19.30ean. Zintan kontatzen da nola sortu zuten 1968an Zamorako Konkordatu Kar-tzela, Francok eta Vatikanoak adostuta, diktaduraren errepresioaren aurka jardun zuten apaizak zigortzeko. Bestalde, larunbatean, 20.00etan, Erik eta Win komedia izango da Amasako elizan eta igandean, Narcis@ haur an-tzerkia Gurean, 17.00etan.