- Abenduan txakurrentzako parke berria zabaldu zen Irurako Etxezarreta kalean eta txakur jabeei zuzendutako ikastaroa antolatu du Orain Irurako Udalak urtarrilaren 20rako.

Txakur jabeek zein gainontzeko herritarrek, galdetegi bidez jasotako iritziei erantzuten dio egitasmoa honek. Bi helburu nagusi bilatzen ditu Udalak espazio berriaren egokitzapenarekin. Batetik, animalientzat aproposa den ingurune bat eskaintzea eta, bestetik, hauek edozein eremutan aske ibiltzeak sortzen dituen ondorioak ekiditea (erasoak, txakur-kakak...).

Bestalde, eta helburua lortzeko lagungarri izango delakoan, animalien heziketarako saioak antolatuko dira Kangune txakurren trebakun-tzan espezializatutako zentroaren eskutik. Lehena urtarrilaren 20an izango da, 11.00etatik 12.00etara edo 16.30etik 17.30era, Etxezarretako txakur parkean. Izena aurrez eman behar da hilaren 19a baino lehen (943 691 333 edo ingurumena@irura.eus). Saioa doakoa izango da, baina plazak mugatuak dira.