- Iganderako Txindokira irteera antolatu du Oargi mendi elkarteak. Larraitzetik aterako dira eta ohiko bidetik hasiko dira igotzen, gero hegoaldeko paretean dagoen kanal batetik igo eta er-tzetik oinez iritsiko dira tontorrera. Jeitsiera mendiaren iparraldetik doan bidetik egingo dute. Ibilbidea bost ordu ingurukoa izango da eta 943 metroko desnibela du. Irteera Tolosatik egingo dute 8.00etan, eta izena emateko: orgimendi@gmail.com.