- Elementu piroteknikoak (bengalak, petardoak eta antzekoak) erabiltzeak hiritarrengan ekar dezakeen arriskuaz eta trabaz ohartarazi du Udaltzaingoak Urte Zaharraren atarian.

Gogorarazi dute material hori eremu publikoan erabiltzea "erabat debekatuta" dagoela eta erabiliz gero, "beti ere modu ardura-tsuan, segurtasun neurri egokiak hartu behar direla". Gainera, oso garrantzitsua da materiala erosten bada, araudia betetzen duten baimendutako establezimenduetan egitea. Era berean, hainbat gomendio zabaldu ditu Amasa-Villabonako Udaltzaingoak erabilera egokia egiteko.