- Errege Magoen bisita prestatzen ari dira Amasa-Villabonan Errege egun bezperarako. Malkar aisialdi taldeak eta Jesusen Bihotza parrokiak antolatuko du aurten ere Gurea aretoan egingo den ekitaldia, Amasa-Villabonako Udalaren lagun-tzarekin. Agindutako osasun neurri guztiak kontutan hartuta egingo da eta gonbidapenak gaur eskuratu beharko dira. Horretarako izena eman behar da 10.30etik 11.30era Zatorran.