- Albert Bagno txotxongilolari italiarraren bilduma pribatutik datorren Fedearen antzerkiak erakusketa berria ikusgai dago Topic-eko anbiguan. Hainbat herrialdetako eta tradiziotako dokumentuek eta argazkiek osa-tzen dute, Erdi Arotik hasi eta Bigarren Mundu Gerra arte.

Fedearen Antzerkiak 28 tradizio ezberdinei buruz ikasteko aukera ematen du, 18 herrialdetako txotxongiloekin. Teknika guztiak elkarren artean desberdinak badira ere, bi gauza dituzte amankomunean: lehenengoa, asmatutako txotxongilo bizidunak erabiltzen direla, eta bigarrena, teknika horiek sinestunek asmatu eta animatzen dituztela beren poza eta fedea adierazteko. Erakusketa honi esker, fededunen-tzat txotxongiloekin jolastea zer den ikus daiteke: jarduera apala, mugarik gabekoa eta Jainkoarengandik hurbil dagoena.