- Gaur Ixabelen sukaldea dokumentala, zinemarako formatu digitalean, kultur etxeko auditorioan ikusteko aukera egongo da. Emanaldia 19.00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Dokumentalak Lasarte-Oriako bizilagunen testigantzak jaso-tzen ditu, motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketei buruzkoak. Elkarbizitzarako Foroak proposatuta Xuban Intxaustik egin zuen.

Proiekzioaren aurretik, giza eskubideen adierazpenaren 30 artikuluak irakurriko dira eta, amaitzeko, Askatasuna zertarako abestia abestuko da.