- Olentzerotan Jakin Minez kultur astea izango da Altzon abenduaren 10, 11, 12, 14, 15, 16, 17 eta 18an. Igande honetan, hilak 12, nekazaritza eta artisautzako bosgarren azoka egingo dute.

Bihar hasiko da egitaraua elikadura burujabetza bultzatzeko Lurtaro elkartearen aurkezpena egingo dute, 19.00etan, Batzarremuino kulturgunean. Larunbat arratsaldean, aldiz, haurrentzako sukaldaritza ikastaroa izango da Batzarremuinon.

Igandean, berriz, azoka izango da 10.00etatik 14.00etara plazan, eta euria egiten badu, frontoian. Bertako eta inguruko ekoizleek jarriko dituzte salgai euren produktuak eta Tolosaldeko XXIII Ezti Lehiaketa egingo da.