- Intujai Teatrok antolatzen duen Zikloia egitarauak aurrera darrai, eta gaur proposamen zabala izango da Topic-eko aretoan, 19.30ean.

Birakabareta ikuskizuna eskainiko dute eta bertan parte hartuko dute Pailaztana Klown taldeak, Pailaztana Junior taldeak, Gorka Pereira, Pablo Caceres eta Imanol Suso bakarlariek, eta Numen dantza eskolako kideek. Publiko familiarrari zuzendutako emanaldia izango da. Sarrerak salgai daude www.topictolosa.com web orrian eta Topic-eko leihatilan hamar euroko prezioan.