- Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendari Zigor Urkiaga Tolosako Batzokian izango da bihar, 19.30ean. Batzokiko iluntzeak zikloaren baitan eskainiko du hitzaldia.

Euskal industriaren eta enpresen erronkak aztertzeko solasaldia izango da. "Garapen ekonomikoa eta garapen soziala txanpon bereko bi aldeak direnaren uste osoan gaude, eta zentzu horretan, enpresa sendoak, leihakorrak eta lurraldean errotuak bultzatzea behar-beharrezkoa dugula sinetsita gaude", azaldu dute antolatzaileek.