- Hauspoa Kultur Elkarteak antolatuta, Koldo Alijostes Bordagarai ibartarrak idatzi duen liburua aurkeztuko du datorren asteazkenean, abenduak 1, Benito Izagirre kultur etxean, 19.00etan: Bizitzak.

Ibarrako familia bati XX. mendean gertatutako kontuak aurkituko ditu irakurleak. Hala ere, etxeko historia ez ezik, Euskal Herrikoa jartzen du begi aurrean. "Etxekoek etxean kontatutakoak, benetako bizipenak. Arruntak dira batzuk. Latzak, hainbat. Alaiak eta hunkigarriak ere ez dira falta", azaldu du egileak.

Kontaketa honen guztiaren ardatza idazlearen gurasoen bizitza da, Gregorio Alijostesena eta Pakita Bordagarairena. Etxean, mahai inguruan, beraiei aditutakoak dira istorio gehienak. Zenbaitetan, beraien hitz zeha-tzak agertzen dira liburuan, grabatu bezalaxe transkribatuak, errelatoari bizitasuna eta benetakotasuna ematen diotelako.

Gizarte-egoera beraren aurrean, familia edota pertsona bakoitzaren bizipenak ezberdinak dira, eta Alijostes Bordagarai senitartekoei gertaera bereziak bizi izatea tokatu zitzaien: 1936ko gerran, Langile Bataloietan preso, Txabi Etxebarrietaren herio-tzan lekuko, Burgosko Prozesuan epaituak, ondoren kartzela eta deportazioa. Momentu bakoitzean gerta-tzen ari zena barru-barrutik bizi izan zuten, historiaren taupadak soinean sentitu zituzten, ez ziren ikusle hutsak izan, eta horregatik, garaia gordin eta garden islatzen da haien bizitzetan.

Zenbait deskribapen eta datu historiko ere gehitzen ditu idazleak, pertsona jakin batzuen bizitza kontatzeko, garaiko gizarte-egoeraren, bizimoduaren, pertsonen eta lekuen berri ematea ezinbestekoa delako.

Koldo Alijostes euskal mitologian aditua da eta oroimen historikoa hezkuntzan lantzeko materialak sor-tzen ere aritua da