- Hauspoa elkarteak Babarrunaren Eguna antolatu du abenduaren 4an, Ibarrako plazako aterpean. Urteroko lehiaketa berreskuratuko dute aurten eta izen-ematea zabalik dago.

Interesa dutenek azaroaren 29a baino lehen izena eman behar dute Txumitxa, Danon Txokoa, Zubiaurre eta Eguzkiloren. 15 bikoterentzako dago lekua. Lagun gehiagok izena emanez gero, abenduaren 1ean zozketa egingo dute guztien artean. Hiru sari izango dira: lehen saria, txapela, aurreko mantalak eta 35 euroko bi otordu; bigarrena, aurreko mantalak eta 20 euroko bi otordu; eta hirugarrena, aurreko mantalak eta gosari bana.