- Alkizako Udalak bihotz biriketako bizkortze (BBB) tekniketan trebatzeko bi eguneko ikastaroa antolatu du azaroaren 29an eta abenduaren 1ean. Izena emateko ezinbestekoa da bi egunetan parte hartzea. Lehentasuna alkizarrek badute ere, edonork parte hartu dezake. Doakoa da alkizarrentzat (gainerakoek, 5 euro) eta euskaraz eskainiko da. Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 466 WhatsAppa.