- Tolosanklisk lehiaketako irabazleei egutegiak banatu ondoren, gaur eta bihar Zerkausian egongo dira eskuragarri herritar guztientzat.

Ohikoa den moduan, postutxoa jarriko du Tolosako Udalak eta 9.00etatik 12.30era egingo da egutegi banaketa. Soberan gera-tzen diren aleak, ondoren, azaroaren 15etik aurrera kultur etxean, Tolargin, Gorosabel eraikinean eta Tolosa Gasan eskuratu ahal izango dira.

Bizitza da aurtengo egutegiaren gaia, eta aurten epaimahai talde batek aukeratu ditu egutegian agertuko diren argazki guztiak. Maider Gaztelumendiren Bizitza hankaz gora argazkia izan da irabazle nagusia, eta hortaz, 2022ko egutegiaren azalean ageri da. Bestalde, sarituak izan dira eta beren argazkia dute egutegian Miguel Uranga, Javier Ortiz, Natalia Alfonso, Iñigo Goñi, Juliana Ribeiro, Idoia Zabaleta, Daniel Jubin, Unai Altolagirre, Naiara Lasarte, Irati Jauregi, Paula Bonilla eta Fermin San Sebastian.