- Alkizako Udalak bere jabetzakoa den Erretore etxeko beheko solairuan kokaturik dagoen etxebizitza alokairuan jarri du.

Errenta kontratua urtebetekoa izango da eta hileko alokairua 425 eurokoa. Argindarra, gasa, ura eta zaborraren gastuak maizterraren kontura izango dira.

Parte hartzeko interesa duenak udaletxean bertan edota Alkizako Udalaren atarian (www.alkiza.eus) eskura ditu eskaera orria eta oinarriak. Eskaerak Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira azaroaren 22a baino lehen. Etxebizitzaren esleipendunen zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta web orrian jarriko da erakusgai.