- Iazko etenaldiaren ondoren, Blues Gaua ospatuko dute bihar Zizurkilen. Aurten, hala ere, aldaketak izango dira, izan ere, kontzertuak ez dira tabernetan izango. Musika jaialdia Joxe Arregi plazan izango da, 19.00etatik aurrera eta bertan joko dute Nico Wyane Toussaint eta The Allnighters taldeek. Atxulondo, Egarri eta Pasus tabernekin lankidetzan antolatu du Blues Gaua Zizurkilgo Udalak.