- Burnizko estalkiak jarri dituzte Idoiaga kaleko eskudelaren oinarrian, kaleko zaborra errekara erortzea eragozteko. Idoiagakoa proba moduan jarri dute, eta eraginkorra baldin bada, errekaren ibilbide osoan jarriko dute, beti ere ingurunera egokituta. Igor Zapirain alkateak gogora ekarri du ingurumena zaintzearen garrantzia, eta nabarmendu du guztion ardura dela ingurunea garbi mantentzea.