- Asteburu honetan Larramendi auzoko festak ospatuko dituzte. TAKeko nesken eskutik bihar botako da txupinazoa 18.00etan eta ondoren buruhandiak izango dira; 18.30ean pintxo-potea eta 22.30ean Meliora taldearen kon-tzertua (ondoren DJa). Larunbatean, berriz, egitaraua honakoa izango da: diana dultzaineroekin (10.00), zirko eta ponpa tailerra (11.00-13.00), bazkaria (14.00), gertuko magia (15.00-16.30), aurpegi margoketa (15.30), magia gala (17.30) eta Alaiki (19.00etan haurrentzat eta 22.00etan helduentzat).