- Auzo-bilerak berreskuratuko ditu Udalak, eta lehena Euskal Herria kaleko 1. zenbakitik 17. zenbakira bitarteko bizilagunekin egingo dute ostegunean, 19.00etan, kultur etxeko areto nagusian. Auzoari dagozkion hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, Udalak zein aurreikuspen dituen, orain arte egin diren aldaketak zergatik egin dituzten, eta hemendik aurrera zer egingo duten. Bide beretik, bizilagunek aukera izango dute haien galderak zuzenean egiteko udal ordezkariei. Igor Zapirain alkatearen ustez garrantzitsua da auzo-bilerak egitea: "Aukera paregabea da herritarren eta Udalaren arteko harremana sendotzeko".