- Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranbarri, Asier Sota eta Ainara Ortega aktore ezagunek Kopaz kopa antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko dute urriaren 9an Sarobe arte eszenikoen gunean. Urnietako Udalak bi sarrerako lau sorta zozkatuko ditu izena ematen duten urnietarren artean. Horretarako gaur da azken eguna. Izena Urnietako webgunean edo Saroben dagoen kutxatilean papera sartuz eman daiteke.